Lantalauk Hondarribia Ikasbasketen webgunea kudeatuko du datozen bost urteetan.

Lantalau pozik dago Hondarribia Ikasbasket Saskibaloi Klubarekin lortutako lankidetza-hitzarmena iragartzeaz. Hitzarmen horren bidez, datozen hiru urteetan klubaren webgunearen kudeaketaz, mantentze-lanez eta etengabeko hobekuntzaz arduratuko gara.
lantalau-hondarribia-ikasbasket

Datozen bost urteetan klubaren online presentzia sustatu eta mantentzeko lankidetza-hitzarmena.
Convertir a PDF

Lantalau pozik dago Hondarribia Ikasbasket Saskibaloi Klubarekin lortutako lankidetza-hitzarmena iragartzeaz. Hitzarmen horren bidez, datozen bost urteetan klubaren webgunearen kudeaketaz, mantentze-lanez eta etengabeko hobekuntzaz arduratuko gara.

Hitzarmen honek gure inguruko kirol-klub bati laguntzeko eta web diseinuan, garapenean eta soluzio digitaletan dugun esperientzia haren jardueraren zerbitzura jartzeko aukera eskaintzen digu.

Klubaren zerbitzura dagoen webgunea

Webgunea ezinbesteko tresna da familiei, jokalariei, entrenatzaileei eta klubaren jarraitzaileei informazioa helarazteko, baita denboraldian zehar egiten diren jarduera guztiei ikusgarritasuna emateko ere.

Lantalaun, Hondarribia Ikasbasketen webgunea espazio eguneratu, irisgarri eta erabilgarri bihurtzeko lan egingo dugu. Bertan, klubaren albisteek, taldeei buruzko informazioak, jarduerek, emaitzek eta komunitatearentzat garrantzitsua den bestelako informazio guztiak izango dute lekua.

Epe luzerako lankidetza

Hitzarmenak bost urteko hasierako lankidetza aurreikusten du. Denbora horretan, klubari lagunduko diogu bere presentzia digitala kudeatzen eta garatzen.

Lantalaurentzat, proiektu hau gure inguruko enpresekin, elkarteekin eta erakundeekin elkarlanean jarraitzeko beste aukera bat ere bada, haien beharretara egokitutako soluzio digitalak eskainiz.

Eskerrak eman nahi dizkiogu Hondarribia Ikasbasket Saskibaloi Klubari Lantalaurengan jarritako konfiantzagatik. Ilusio handiz ekingo diogu proiektu berri honi.

Goazen bost urte hauetan saskibaloiaz eta elkarrekin garatuko ditugun proiektu digitalez gozatzera!
Convertir a PDF

Hazte Patrocinador

GRACIAS POR APOSTAR POR NUESTRAS PERSONAS