SALOURA GOAZ!

hondarribia-ikasbasket-mare-nostrum

Kaixo, familiak!

Hondarribia Ikasbasket-etik jakinarazi nahi dizuegu, aurre-inskripzioak bildu ondoren, talde hauek aurre-inskribatuta geratzen direla 2027ko Aste Santuko Salouko txapelketarako:

  • Kimu neskak
  • Haurrak mutilak
  • Haurrak neskak
  • Kadete mutilak
  • Kadete neskak

Zein da hurrengo urratsa?

Datozen egunetan, parte-hartzea berretsi duten jokalarien familiak WhatsApp talde espezifiko batera gehitzen joango gara. Bertan txapelketaren xehetasun guztiak partekatuko ditugu: antolaketa, ostatua, deplazamenduak, ordutegiak eta interesgarria den gainerako informazioa.

Oraindik zalantzan zaudete?

Ez kezkatu! Zuen parte-hartzea berresten joan zaitezkete argi duzuen bezain pronto, antolaketarekin aurrera egiten jarraitu ahal izateko.

Ilusio handia egiten digu kirol eta elkarbizitza esperientzia hau gure jokalari eta familiekin partekatu ahal izateak.

Salou 2027, bagoaz!

Hazte Patrocinador

GRACIAS POR APOSTAR POR NUESTRAS PERSONAS